XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ALPERRA VIAlperra euki ezazu, galdu eta fitezak.
Orregatik Senekak diyo:
Ezer ez dakiena, ta ezer egiten ez duena, gizon il eta eortiziyaren berdin-berdin bai-da.
Ortik datoz: ezerkeri, landerkeri ta eskean ibiltzea, ta askotan, lapur gaizto izatea ere bai.
Espiritu Santuak ere, ala diyo:
Esangobalu bezela: lan balegi, ez du ebatsi edo ostuko; dena gañez etorriko zayo.
Beste anbat egitea dute alperrak ere: nayago izaten dute besteren ondasunak utzian artu, edo berenak saldu ta aixa eman, lan egin baño.
Gero ordia, ezin artu edo ezin lapurtu dutenian, edo ezer saltzekorik ez daukatenean, abiyatzen dira eskean, onelako edo alakoren atea joka, eta maiz ibiltzen diralako, etxe-barrenen daudenak ernegatzen dira aspertu ta gogaitu, ta azkuntza alkarren arteko bekaizpekoa sortzea, erreza izan oida.
??? nai duela dirudi Espiritu Santuak (Prob. XXV-17).
Auxe bera goguan zeukan Proberbi-liburuetan idatzirik dago arretazko auxe:
Lan zintzo guzitan, aberaspide aundiya izan oida; bañan itza ta pitza barra-barra, dabillen lekuan, biaua ta utsa pranko.
Alperra xofia da, iztun ederra, berritsu galanta. Alperraren aldean bazaude, ez da zure txandik beñere izango: entxunagoa, izango da, zu baño; ateak obego irikitzen dizkiyote zuri baño.
Alperrari begira dago mundu guziya: oneri abua zabalik, entzun-entzunka.
Berak itz egingo du, berak beti zuzenpidea, asmo ederra ta elburu zoragarriya, bañan zu azkenian emalle, bera beti eskale.
Orrela datoz ba, osta-osta igarririk, berebiziko kalteak gizar artera.
Ez diyote oraindik alperrari buruko mototzik ebaki, ta urteak urte ta aroak aro, beti geon artean liteke euli-mando aundiya.
Begiyak erne, gogua su ta gar, gure aldamenetik uxia dezagun alper dan edozein, edobestela, al balitz, langille biurrarazi.
Alperrak gañera ez du gaurkorik: dena biyar.
Gaur egin biar dana, biyarko, esanez, utziko dizu.
Biyar, beste biyar, urrengoan, beste bat; eta orrela ez da alperra egun edo gaur bizi.
Etorkizunean dauzka bere lan eta kemen guziyak.
Ez da alperra goizean-goiz jaikiko.
X.